Ni Lide Ansa naiz, 19 urte ditut eta Anoetan bizi naiz. Gaur, orain arteko nire ibilbide akademikoak jarraitu dituen urratsetaz hitz egingo dizuet gaur.
2 urte nituelarik,1998.urtean, haurtzaindegian hasi nintzen "Txaron gelan". Orduan oraindik teknologia berrien erabilera ez zen oso handia, izan ere, nahiko alor ezezaguna eta misteriotsua zen gizartean. Ordenagailuak erabiltzeko aukera ikastoletan urriak ziren arren, radio kaseteak bagenituen eta bertan jartzen zizkiguten abestiekin dantzan aritzen ginen. Bestalde, panpinak, baloiak, koltxonetak.... ere erabilgarri izaten genituen.

Jostailu horiek ziren eskolaz kanpo ere gehien erabiltzen nituenak. Behin haurtzaindegitik irtendakoan, parkera joan ohi izaten nitzen nire lagunekin jolastera eta orduak eta orduak igaro genitzazkeen han aspertu gabe. Nik, oso gustuko nuen panpinekin jolasean aritzea, lagunekin nahiz etxean bakarrik ibiltzeko enuen inolako arazorik.

Urte bat beranduago, 3 urterekin, 1999, Haur Hezkuntzan hasi nintzen Anoeta Herri Ikastolan. Bertan aurkitu nuena jada beste mundu bat zen, izan ere, Ikastola batean egoteaz gain, urteak aurrera joan ahala hezkuntza ere aurrerapausoak ematen zijoan. Haur Hezkuntzako hiru urteetan zehar fitxak, margolak, baloiak, sokak, arbela, ipuinak,gometxak....erabiltzeaz gain, ordenagailuak erabiltzen ere hasi ginen. Gogoratzen dut, hastean ordu batez, txandaka gelan genuen ordenagailu bakarrean ibiltzen ginela taldeka.Denok gogotsu egoten ginen gure txanda noiz iritsiko ote zen zai, izan ere, gelako ia inorrek ez zuen ordenagailu bat ikutuko hurrengoan berriro egokitu harte . Urtxintxa proiektuko jolasetan ibiltzen ginen bertan, urte bakoitzari zegokion pertsonaia agertzen zelarik. Joku horretan ibiltzeko aukerarik besterik ez ziguten ematen ordea, beraz ez zegoen ordenagailua gehiegi transtornatzeko arriskurik :P.
Haurtzaindegiko garaietan bezala, adin honetan ere arratsaldeak edozein modutara igarotzen genituen lagunartean. Bizikletak, patineteak, patiƱak, sokak, gomak....edozerk balio zigun ondo pasatzeko. Teknologia tresnek ez zuten gure bizitzan leku handirik hartzen egia esan, ez baikenien ia kasurik egiten.


Lehen Hezkuntzan hasi nintzenean, 2002 an, astean ordu batez informatikako klasea izaten genuen. Ordu horretaz gain, ordenagailuen erabilera oso mugatua izaten zen ikastolan. Salbuespen gutxi batzuetan bakarrik izaten genuen bertan informazioren bat bilatzeko aukera.






Ala ere, tramankulu horiek erabiltzeko joerak aste betez besterik ez zigun iraun. Izan ere, hortik gutxira berriro ere herriko plazan genbiltzan korrika etxean genituenak ahaztuta. Mutilak berriz noiz edo noiz aurki zenintzazkeen taldean bakoitza bere Game Boy edo PSP arekin jolasten banku bateaneserita edo bestela norbaiten etxean Play Stationeko partida bat jolastera




Hirugarren zikloan lehenengo mugikorrak iritsi ziren gure eskuetara. Orduan ordea ez genituen gaur egun aurkitzen ditugun super mugikorrak. Hasteko gehienek ez zuten kamararik, gaur egun ia ezinezkoa egiten zaigu pentsatzea kamararik ez duen mugikorrak existitzen direnik. Bloototh a ere gutxi batzuk izaten zuten, zorte pixka bat ekin infrarrojosa izango zuen... eta honen bidez elkar trukatzen genituen abestiak, argazkiak.... Jokuren bat edo beste ekar zezakeen baina ezer handirik ez.Eta Interneta, Internetaren erabilera erabateko misterioa zen. Ia inork ez genuen interneterako sarbiderik eta beraz ez genuen ez Watsapp -a ezta Interneta behar duen edozertan ibiltzeko aukerarik.


2008. urtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hasi nintzen eta ordenagailuen erabilera areagotu egin zen. Informatikako irakasgaian, D.B.H 1. urtean batez ere ordenagailuaren barneko atalen kokapena eta funtzionamendua ikasten aritu ginen( prozesatzailea, disko gogorra, memoria, kableen irteera atakak...). Hurrengo urteetan ordea, ordenagailuak zituen programa ezberdinetan trebatu ginen. Baina asteroko ordu honetaz gain, L.H. en ez bezala, beste hainbat irakasgaietan ere askotan jotzen genuen informatikako gelara informazio bila.
Gainera, ikasle bakoitzak ikastolako plataforman

elektronikoaren erabilera ere egiten genuen.
Bestalde, Anoetako Herri Ikastolan nire azken urtea zelarik, lehenengo arbel elektronikoak eta kainoiak jartzen hasi ziren ikasgeletan. esan beharra dago ordea, irakasle gutxi batzuk zirela hauen erabilera egiten zutenak, izan ere, beraiek ere ez zekiten oso ondo hauen funtzionamendua nondik nora zioan.


Oraintxe bertan gogoan dudan beste teknologia aurrerapen bat, Renfe ko txartelak erosi ahal izateko tren estazioetan jarri zituzten makinak dira. Izugarrizko aldaketa suposatu zuen trenaren erabileentzat. Gazteok, teknologia berriekin kontaktu handiagoa izan dugula kontutan izanda, segituan ikasi genuen nondik nora zijoan hauen sistema. Helduek aldiz, gaur egun oraindik arazoak izaten jarraitzen dute txartela erosi nahi duten bakitzean izan ere zailagoa egiten zaie honelako makinetara ohitzea eta gehienek nahiago dute lehengo sistema. Egia esan ulertzekoa da jende helduaren posizionamendua hori izatea, izan ere, zaila izan behar dut bat-batean honelako berrikuntzetara amoldatu behar izatea inolako azalpenik jaso gabe.

Ikastolako ziklo hau amaitu ostean, Tolosako Laskorain Ikastolan jarraitu nituen nire Batxilergoko ikasketak. Bi urteetan zehar(2012-2014), irakasleak agintzen zuenean, ordenagailu eramangarrien erabilera egiten genuen informazioa bilatzeko. Batxilergoko bigarren urtean berriz, IKT irakasgaia genuen hautazko modura eta hauxe aukeratu nuen. Programa berri batzuen funtzionamendua irakatsi baziguten ere (excell soilik oroitzen dut), esan beharra dago jada Anoetan ikasi genituen hainbat gai landu genuela.







Batxilerra atzean utzita, 2014-2015. ikasturtean Unibertsitatea etorri zen. Aurten bigarren urtea dudan Lehen Hezkuntzako Magisteritza graduan hasi nintzen. Eremu erabat berria deskubritu nuen hemen. Teknologiari dagokionez, harriturik geratu nintzen erabili beharko genituen interneteko orri nahiz aplikazio kopuruen berri izan nuenean. Lehenik eta behin, inork azalpenik eman ez zidan "eGela" famatua zegoen. Bat-batean irakasle guztiak eGela-z hitz egiten hasi zitzaizkigun honen nondik norakoa edo zertarako balio zigun azaldu gabe. Honi, G.A.U.R. aplikazioa ere gehitu zitzaion, beste tresna erabat ezezaguna. Baina ikasturtea hasi bezain laster atzean geratu nahi ez banuen behintzat, batean eta bestean saltseatzen hastea beste erremediorik ez zitzaidan geratu, eta gaur egun nahiko ondo moldatzen naizela uste dut nahiz eta orri batean nahiz bestean sartzen naizenero zeozer berria deskubritzen dudan. Bestalde, ikasleok ordenagailuen erabateko erabilera egiten dugu jada irakasgai guztietan bai ikasgelan eta baita hemendik kanpo ere. Eta irakasleei dagokienez, hauek ere ia denek power pointak, interneten aurkitutako hainbat artikulu, bideoak... ikusgai jartzen dizkigute proiektorearen bidez edozein momentutan. Hori ezinezkoa izango litzateke ordea teknologiaren alorraren inguruko ezagutzarik izango ez balute, baina urteak aurrera doazen einean, teknologia aurrerapenak ere gehiago dira eta hezkuntza ere honi moldatzen ari dela ikusten dugu.



Ikasketetarako teknologia desberdinak erabiltzeko beharra beraz ez zen unibertsitatean igarotzen nituen ordetara soilik mugatzen. Etxean ere etengabeko erabilera egin behar izaten dut lanak burutzeko eta mugikorrean ere G.A.U.R. izeneko aplikazioa izateko beharra sentitu dut. Bestalde, korreo elektronikoari ere arreta gehiago izateko beharraz ere ohartu naiz, izan ere, edozein momentutan irakasleren batek edozerren berri emateko aukera du.
Beraz, gaur egungo egoerari begiratzen badiogu, nire hezkuntza metodologiaren eta oraingoaren artean desberdintasunak aurkitu ditzakegu. Ikusi besterik ez dago gaur egun 3 urteko ume batek ordenagailu baten, tablet baten, mugikor baten... aurrean hau manejatzeko erakusten duen abilezia. Era berean, Lehen Hezkuntzan ere jada Eskola 2.0 proiektua dela eta ikasle bakoitzak bere ordenagailu propioa du hainbat irakasgai aurrera eramateko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere ordenagailuen erabilera geroz eta handiagoa da eta irakasleak ere teknologiaren alorrean formatuz doaz.


Hau dago SUPERBIKAIN!!!!
ErantzunEzabatuMila esker egindako langatik
baina ez ahaztu zure taldekideen blogen helbideak eta "etiketak"
laster arte txapeldun
joxemi