PORTFOLIOA

Kaixo lagunok!

Hemen naiz berriro ere, oraingoan gaur arte IKT ko ikasgaian burututako lanen laburpen bat egitea da nire asmoa. Nire blog ean irakurri dezakezuen bezala, ni Lide Ansa naiz, 19 urteko neska Anoetarra. Etorkizunean irakaslea izateko asmotan, Donostiako Magisteritza Eskolan Lehen Hezkuntzako gradua burutzen ari naiz. Oraindik ordea urte batzuk itxaron beharko dut ofizialki irakaslea izateko, izan ere, lau urte irauten duen ikasketa prozesuaren erdia ere ez dut egin oraindik.

Bigarren ikasturte honetako lehenengo lau hilabetean aurkitu ditudan irakasgaiak honakoak izan dira; musika, artea, komunikazioa (gazteleraz eta euskaraz) eta IKT. Blog hau, IKT ko lehen klasean jaio zen eta orduztik pixkanaka pixkanaka uztartuz joan da.

Burutu beharreko lehenengo lana gure haurtzaroko oroitzapenekin lotuta zegoen. Nire bizitzan zehar teknologiaren mundua nola joan naizen deskubritzen azaltzen duen artikulua duzue irakurgai nire blog honetan hainbat irudiz lagundua. Aurrerago, IKT ak eta generoak duten erlazioa egiteko eskatu zigun irakasleak, eta testu hauxe erabili nuen honen inguruko ausnarketa egiteko. Hainbat iruzkin erantsi nizkion eta hauxe izan da emaitza!

TEKNOLOGIAK NIRE BIZITZAN ZEHAR

Ondoren, Jordi Adell en PLE-ren ( Personal Lerning Enviroment) inguruko bideo bat ikusi genuen. Bideo honek denoi gai honen inguruan pentsatu arazi zigun eta horregatik zuekin partekatzea erabaki nuen. Benetan informazio interesgarria eta baliagarria ematen duen gizon bat dugu Jordi, benetan ikusi beharreko bideoa duzue hau:

Jordi Adell-PLE

Hau egin ostean Internetean eskuragarri ditugun beste hainbat tresna deskubritzen hasi ginen. Horietako bat Symbaloo izan zen. Symbaloo-k, erabili ohi ditugu aplikazio, programa naiz web orriak webmix batean txertatzeko aukera ematen digu. Ezagutzen ez nuen baina baliagarria iruditzen zaidan trsna bat dela onartu behar dut. Nirea honela geratu zitzaidan:

SYMBALOO

Aurrerago taldeka bildu eta denon artean Webmix bat osatu genuen. Bertan Ane Aldazabalek, Ane Arregik, Itxaso Arteagak, Jone Alberdik eta nik erabili ohi ditugun web horri eta aplikazioak agertzen dira. Ikusi nahi izanezkero hementxe duzue lasterbidea:

Taldeko Symbaloo-a

Capzles ere Internetean aurki dezakegun beste herramienta erabilgarria dugu. Honekin, erabiltzaileak bere historia azaldu dezake denbora lerro baten bidez. Denbora lerro honetan nahi haina argazki jarri ditzakegu eta baita nahi ditugun azalpen guztiak eman ere. Hementxe duzue nire adibide modura:

DENBORA LERROA

Jarraitzeko, Movenoteren bidez, teknologia berriek gizartean duten eragina eztabaida gai bezela hartuta, bideo bat ekoitzi genuen. Bideo honetan gure pentsaerak eta ausnarketak aurkezten ditugu, ea gure ideiekin bat zatozten:

MOVENOTE

Cmpatools ekin ere aritu gara lanean irakasgai honetan, oraingoan, Teknologia berrien erabileraren inguruko ondorioak biltzen zituen kontzeptu mapa egin genuen. Tresna erabilgarria eta erraza da hau!

CMAPTOOLS

Saio teoriko batean, Adunako Herri Eskolako IƱaki Pagolaren bisita izan genuen. Adunako eskolako irakaslea dugu hau, eta bertako hezkuntza sistemaren eta dituzten IKT baliabideen inguruko hitzaldi paregabea entzuteko aukera izan genuen. Hemengo link-ean duzue esandako guztiari buruzko informazioa!

Adunako Herri Eskola

Beste saio teoriko batean aldiz, Amandok, Amara Berriko ikastetxeari buruzko hitzaldia eman zigun (2015/09/22). Bertan, eredu tradizionalaren albo batera utzi eta proiektu bidez egiten dute lan. Itzaldi honetan IKT ei dagokienez nola lan egiten duten azaldu zigun,beheko artikulu hau irakurtzera animatzen zaituztet gehiago jakin nahi baduze.

Amara Berri

Saio teorikoekin amaitzeko, urriaren 6ean landu genuenaren inguruko informazioa ematen duen sarrera idatzi genuen. Zelatatzaileen inguruan eta hauek dituzten arriskuen inguruan aritu ginen. Hau entzun ostean, pentsatzen nuena baino askoz ere bigilatuago gaudela ohartu nintzen eta baita kontu handiz ibili behar dugula ere. Oso klase interesgarria izan zen egia esan.

Urriak 6

Hau eta gero, nire lehenengo praktikaldia egitera joan nintzen Irurako Ikastolara. Bost aste zoragarri bizi ahal izan nituen bertan eta han nengoela lerro batzuk idazteko tartea ere hartu nuen!

Nire lehenengo praktikaldia

Praktikaldia amaitutakoan, 10 argazkiz osatutako argazki elkarrizketa bat osatu nuen. Bertan IKT en erabilerarik egiten ez nuen 10 une edo ekintza gustukoenak bildu nituen argazkitan. Hau egin ostean, ariketa bera egin genuen baina taldeka.

Nire argazki elkarrizketa.
Taldeko argazki elkarrizketa.

Beste lanetako bat, praktikaldiarekin lotuta, taldekideek egonaldi honetan izan genuen esperientzia biltzen zuen sarrera bat idatzi genuen denen artean. Konklusio orokorra esperientzia ezin hobea eta paregabea izan zenarena baldin bazen ere, beste hainbat xehetasun biltzen dituen artikulua idatzi genuen.

Taldeko esperientziak praktiketan.

Honekin lotuta, praktiketan burutu behar izan genuen tailerraren nondik norakoa, emaitza eta ondorioak nahiz pausuak aurkezten dituen sarrera bat ere egin genuen. Bertan, hasiera batean guk genuen asmoak eta amaiaeran lortu dugun produktuaren bitarteko ibilbidea ikus dezakezue:

Praktiketan burututako lana.

Eta amaiatzeko....gure Artefaktoaren aurkezpena!

Artefaktoa!

Ez dago zalantzarik ebaluazio honetan zehar irakasgai honetan ezezagunak nituen hainbat tresna eta baliabide ezagutu eta hauekin lan egiteko aukera izan dudala. Espero dut, suguru baietz, hemendik aurrera baliagarriak gertatuko zaizkidala tresna hauek guztiak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina