2015/09/29

Teknologia berrien inguruko taldeko ondorioak.


Norberak gure ondorio propioak atera ostean, taldea elkartu, iritziak partekatu eta konklusio amankomun batzuetara iritsi gara teknologiaren inguruan. Hainbat gai landu ditugu, aisialdia, hezkuntza eta generoa besteak beste, eta hauek nola dauden harremanetan teknologiarekin.

Gaur egun lehen baino teknologia gehiago erabiltzen dugu; esaterako, gu haurrak ginenean ezkutaketara, futbolean edo aita ametara jolasten genuen herriko plazan eta parkean. Orain, aldiz, gauzak aldatu egiten dira. Herriko plazara eta parkeetara begiratu eta bertan ikus ditzakegu 5-6 urte besterik ez dituzten haurrak gurasoen mugikorrekin edo tabletekin jolasean. Guk ez genuen horrelako teknologiarik behar ondo pasatzeko, nahikoa genuen arratsaldea lagunekin polizia eta lapurretara jolasten igarotzea. 5-6 urteko haur hauek mugikorrekin jolastearen errudunak gizartea eta gurasoak dira, teknologia askoz ere sartuago baitago gure bizitzetan orain. Horregatik, lehen ez genituen ikusten gure gurasoak tabletekin, baina, gaur egun hala ikusten dituztenez, helduen eredua imitatzen dute.


Horrez gain, konturatzen gara hezkuntzan geroz eta teknologia gehiago erabiltzen dela. Eskoletan ordenagailuak erabiltzen badituzte, ezin diegu eskatu haurrei hortik kanpo ez erabiltzea, azken batean, eskolan ikasitakoa eskolaz kanpo ere aplikatzen baitute. Aldeko eta kontrako iritziak egon arren, teknologia garatzen doan heinean, hezkuntzak ere aurreraka joan behar du, horregatik, egokia iruditzen zaigu horrelako baliabideak sartzea hezkuntzan, hori bai, dena bere neurrian, oreka bat mantenduz.

Gainera, gure aisialdian teknologiarekin lotuta, genero ezberdintasuna nabarmena dela ohartu gara, desberdintasun ugari daudela. Adibidez, aisialdiarekin lotuta askoz ere aukera gehiago ematen zaizkie mutilei neskei baino, bideojokoen munduan sartu eta bertan murgiltzeko.
Nahiz eta txikitan ez konturatu, ezberdintasun hau argi eta garbi ikusten da telebistan eta iragarkietan; esaterako, “cooking mama” eta horrelako sukaldaritzako edo haurrak zaintzeko jolasen iragarkietan beti neska bat agertzen da, eta alderantziz agresibitatea, tiroak eta kirolekin erlazionatutako jolasetan, gehienetan mutila. Honi, “gameboy advanced sp girls edition”-en iragarkia gehitu geniezaioke, hau arrosa zen. Zergatik neskona arrosa?



Gizartea pixkanaka honetaz ohartzen ari dela uste dugu, kontzientzia apur bat hartzen ari dela, guk badugu esperantza hau aldatuko dela, pixkanaka eta mantso baina iritsiko dela aldaketa, denon laguntzarekin.

Bestalde, gure ustez, honek ez du denongan eragiten, eragina izugarria izan arren eta gu neskak izanik, grand theft auto edo call of duty-ra jolastuak gara.


Azkenik, teknologiak komunikazioan izan duen eraginaz hitz egingo dizuegu. Komunikatzeko moduak pila bat aldatu dira gaur egun. Adibidez, jendea ez da kapaza aurpegira hitz egiteko, eta ondoren, sare sozialetatik izugarrizko elkarrizketa ematen dizu, oso sinpatiko dagoelarik, baina, ondoren, kalean gurutzatu eta ez dizu kasurik egiten. Azken finean, teknologiak sozializazioa mugatzen duela uste dugu, garai batean baina gutxiago sozializatzen garelarik, nahiz eta eguna whatsapp-etik jende ezberdinarekin hitz egiten pasatzen dugun. Esaterako, lehen autobusean edo trenean aldamenean esertzen zenarekin hitz egiten genuen, nahiz eta ez ezagutu, orain, aldiz, bakoitza geure mugikorren pantailei begira joaten gara, jolasten, musika entzuten, hitz egiten…  Azkenean, teknologiarekin eta sare sozialekin lortu dugu ez gaudela ez parean dugunarekin eta ez pantailaren atzean dagoenarekin.


Jarraian, movenote izeneko aplikazioa erabiliz, gure ondorioak bideo batean bildu ditugu:

Gure ondorioak Movenote-n.

Gainera, esandakoa biltzen duen mapa kontzeptuala ere burutu dugu:


Beraz, honako hauek izan dira “El ekipo A”-k atera eta eztabaidatu ditugun ondorio nagusiak teknologia eta hainbat arloren inguruan!

Taldeko Symbaloo- a

"El ekipo A" ko partaideek osatu dugun Symbaloo-a da ondorengoa. Bertan guk erabili ohi ditugun web orrialde eta aplikazioak dituzue ikusgai, inoiz erabili ez badituzue gomendatuko genizueke saltseatu eta probatzea!
Ondo izaan!

https://www.symbaloo.com/embed/ekipoa?

2015/09/17

TEKNOLOGIAK NIRE BIZITZAN ZEHAR

Kaixo lagunok!
Ni Lide Ansa naiz, 19 urte ditut eta Anoetan bizi naiz. Gaur, orain arteko nire ibilbide akademikoak jarraitu dituen urratsetaz hitz egingo dizuet gaur.
2 urte nituelarik,1998.urtean, haurtzaindegian hasi nintzen "Txaron gelan". Orduan oraindik teknologia berrien erabilera ez zen oso handia, izan ere, nahiko alor ezezaguna eta misteriotsua zen gizartean. Ordenagailuak erabiltzeko aukera ikastoletan urriak ziren arren, radio kaseteak bagenituen eta bertan jartzen zizkiguten abestiekin dantzan aritzen ginen. Bestalde, panpinak, baloiak, koltxonetak.... ere erabilgarri izaten genituen.



Jostailu horiek ziren eskolaz kanpo ere gehien erabiltzen nituenak. Behin haurtzaindegitik irtendakoan, parkera joan ohi izaten nitzen nire lagunekin jolastera eta orduak eta orduak igaro genitzazkeen han aspertu gabe. Nik, oso gustuko nuen panpinekin jolasean aritzea, lagunekin nahiz etxean bakarrik ibiltzeko enuen inolako arazorik.

Garai hartan edozerrekin entretenitzen ginen, ez genuen gauz gehiegiren beharrik. Onartu behar dut ordea, etxeko salan egoten nintzenean telebista piztuta izaten nuela gehienetan nahiz eta jaramonik ez egin bertan gertatzen zenari. Urte haietan bideo casetteak ziren gaur egungo DVD en ordezkariak, eta casetteak berriz CD- ena. Takolo, Prritx eta Porrotx-en emanaldiak 10 aldiz segidan ikusteko gai nintzen bideo casette haietan eta beste 20 aldiz berriz Hartz Txiki edo Heidi-ren abenturak.

Urte bat beranduago, 3 urterekin, 1999,  Haur Hezkuntzan hasi nintzen Anoeta Herri Ikastolan. Bertan aurkitu nuena jada beste mundu bat zen, izan ere, Ikastola batean egoteaz gain, urteak aurrera joan ahala hezkuntza ere aurrerapausoak ematen zijoan. Haur Hezkuntzako hiru urteetan zehar  fitxak, margolak, baloiak, sokak, arbela, ipuinak,gometxak....erabiltzeaz gain, ordenagailuak erabiltzen ere hasi ginen. Gogoratzen dut, hastean ordu batez, txandaka gelan genuen ordenagailu bakarrean ibiltzen ginela taldeka.Denok gogotsu egoten ginen gure txanda noiz iritsiko ote zen zai, izan ere, gelako ia inorrek ez zuen ordenagailu bat ikutuko hurrengoan berriro egokitu harte . Urtxintxa proiektuko jolasetan ibiltzen ginen bertan, urte bakoitzari zegokion pertsonaia agertzen zelarik. Joku horretan ibiltzeko aukerarik besterik ez ziguten ematen ordea, beraz ez zegoen ordenagailua gehiegi transtornatzeko arriskurik :P.



     

Haurtzaindegiko garaietan bezala, adin honetan ere arratsaldeak edozein modutara igarotzen genituen lagunartean. Bizikletak, patineteak, patiƱak, sokak, gomak....edozerk balio zigun ondo pasatzeko. Teknologia tresnek ez zuten gure bizitzan leku handirik hartzen egia esan, ez baikenien ia kasurik egiten. 




Lehen Hezkuntzan hasi nintzenean, 2002 an, astean ordu batez informatikako klasea izaten genuen. Ordu horretaz gain, ordenagailuen erabilera oso mugatua izaten zen ikastolan. Salbuespen gutxi batzuetan bakarrik izaten genuen bertan informazioren bat bilatzeko aukera.




Eskolatik kanpoko orduak ordea urteen poderioz aldatuz joan ziren. Lehenengo zikloan, baloiak, sokak eta beste hainbat material izaten ziren jolas iturri nagusi oraindik. Gogoratzen naiz ordea, "Aitor Berritsu" izena zuten ordenagailuak eta antzekoak kalera ateratzeko ohiturarik ez bagenuen ere,  oso modan jartzen hasi zirela gure artean. Joku desberdinetan jolasteko aukera ematen zizuten ordenagailu edukaitzailea zen. Joku horiek ordea haurrei pentsa arazteko alor desberdinetako jokuak ziren; matematika, euskara, ingelesa, gaztelania.. lantzeko aukera zenuen modu dibertigarrian. 

Bigarren zikloan teknologia berriek oraindik ere esparru handiagoa artu zuten gure bizitzetan. Horretan eragin handia izan zuen gelako ia gehienek gure Lehenengo Jaunartzean jaso genituen oparietan. Neska gehienek eskuratu genuen  Game Boy bat, DiscMan-a edo MP3 a eta Kamara Digital bat. Mutilek berriz, argazkiak ateratzea ez zutenez oso gustuko,  PSP a edo Play Station-a sartu zuten beraien zerrendan. 

Ala ere,  tramankulu horiek erabiltzeko joerak aste betez besterik ez zigun iraun. Izan ere, hortik gutxira berriro ere herriko plazan genbiltzan korrika etxean genituenak ahaztuta.  Mutilak berriz noiz edo noiz aurki zenintzazkeen taldean bakoitza bere Game Boy edo PSP arekin jolasten banku bateaneserita  edo bestela norbaiten etxean Play Stationeko partida bat jolastera
 ere joan ohi ziren.




Etxean ere modernizatuz joan ginen, eta lehenengo ordenagailua irtsi zen. Ez zuen interneterako konexiorik ezta inprimagailurik ere, baina joku desberdinetan ibiltzeko aukera ematen zidaten eta baita musika entzutekoa ere. Gainera, bideo casetteak alde batera utzi eta DVD erreproduzitzailea erosi genuen eta autoa aldatu genuenez, CDak erabiltzen hasi ginen.

                                                  
Hirugarren zikloan lehenengo mugikorrak iritsi ziren gure eskuetara.  Orduan ordea ez genituen gaur egun aurkitzen ditugun super mugikorrak. Hasteko gehienek ez zuten kamararik, gaur egun ia ezinezkoa egiten zaigu pentsatzea kamararik ez duen mugikorrak existitzen direnik. Bloototh a ere gutxi batzuk izaten zuten, zorte pixka bat ekin infrarrojosa izango zuen... eta honen bidez elkar trukatzen genituen abestiak, argazkiak.... Jokuren bat edo beste ekar zezakeen baina ezer handirik ez.Eta Interneta, Internetaren erabilera erabateko misterioa zen. Ia inork ez genuen interneterako sarbiderik eta beraz ez genuen ez Watsapp -a ezta Interneta behar duen edozertan ibiltzeko aukerarik. 

Laburbilduz, deitzeko eta sms-ak bidaltzeko aukera besterik ematen ez zuten mugikorrak genituen. Adin horretako "umeen" artean oso modan jarri zen beste komunikatzeko tresna Messenger-a zen. Messenger-ak gaur egun dugun Watsapp-ak bezela ordenagailuz korreo elektronikoaren bidez bata bestearekin kontaktuan jartzea ahalbideratzen zuen. Horretarako ordea beharrezkoa zen Interneterako sarbidea izatea, eta nire ikaskide gehienek erabiltzeko aukera bazuten ere, nire zoritxarrerako etxean ez genuen horrelakorik.

2008. urtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hasi nintzen eta ordenagailuen erabilera areagotu egin zen. Informatikako irakasgaian,  D.B.H 1. urtean batez ere ordenagailuaren barneko atalen kokapena eta funtzionamendua ikasten aritu ginen( prozesatzailea, disko gogorra, memoria, kableen irteera atakak...). Hurrengo urteetan ordea, ordenagailuak zituen programa ezberdinetan trebatu ginen. Baina asteroko ordu honetaz gain, L.H. en ez bezala,  beste hainbat irakasgaietan ere askotan jotzen genuen informatikako gelara informazio bila.

Gainera, ikasle bakoitzak ikastolako plataforman 

gure erabiltzaile izena genuen eta korreo 
elektronikoaren erabilera ere egiten genuen.
Bestalde, Anoetako Herri Ikastolan nire azken urtea zelarik, lehenengo arbel elektronikoak eta kainoiak jartzen hasi ziren ikasgeletan. esan beharra dago ordea, irakasle gutxi batzuk zirela hauen erabilera egiten zutenak, izan ere, beraiek ere ez zekiten oso ondo hauen funtzionamendua nondik nora zioan.

Eskolaz kanpo teknologia berrien erabilera gero eta handigoa zen. D.B.H. n hastearekin batera, gurasoek eskolako lanak egin ahal izateko Interneta izatea komeni zitzaidala ikusita, etxeko ordenagailua aldatu, berriago bat erosi eta Internetera sarbidea ezartzea erabaki zuten. 
Gauzak honela, behingoz Messenger-a egiteko aukera izan nuen nire lagunekin hitz egin ahal izateko. Honen atzetik, Tuenti etorri zen argazkiak publikatzeko eta lagunekin chateatzeko aukera ematen zigun plataforma. Neska eta mutil gehienok gure kontua genuen arren, neskek genuen bertan argazkiak esekitzeko ohitura. Izan ere, mutil gehienek ez zuten oso gustuko argazkiak ateratzearen kontu hori... Eta honekin lotuta kamara dun mugikorrak ezinbestekoak bihurtu ziren nesken artean, eta baita mutilen artean gero erabiliko ez bazuten ere.
Oraintxe bertan gogoan dudan beste teknologia aurrerapen bat, Renfe ko txartelak erosi ahal izateko tren estazioetan jarri zituzten makinak dira. Izugarrizko aldaketa suposatu zuen trenaren erabileentzat. Gazteok, teknologia berriekin kontaktu handiagoa izan dugula kontutan izanda, segituan ikasi genuen nondik nora zijoan hauen sistema. Helduek aldiz, gaur egun oraindik arazoak izaten jarraitzen dute txartela erosi nahi duten bakitzean izan ere zailagoa egiten zaie honelako makinetara ohitzea eta gehienek nahiago dute lehengo sistema. Egia esan ulertzekoa da jende helduaren posizionamendua hori izatea, izan ere, zaila izan behar dut bat-batean honelako berrikuntzetara amoldatu behar izatea inolako azalpenik jaso gabe.

Ikastolako ziklo hau amaitu ostean, Tolosako Laskorain Ikastolan jarraitu nituen nire Batxilergoko ikasketak. Bi urteetan zehar(2012-2014), irakasleak agintzen zuenean, ordenagailu eramangarrien erabilera egiten genuen informazioa bilatzeko. Batxilergoko bigarren urtean berriz, IKT irakasgaia genuen hautazko modura eta hauxe aukeratu nuen. Programa berri batzuen funtzionamendua irakatsi baziguten ere (excell soilik oroitzen dut), esan beharra dago jada Anoetan ikasi genituen hainbat gai landu genuela.                                                 Batxilergoan hasi nintzen hil berean,  nire mugikorrera ere interneta iritsi zen. Ordurako, egun horren erabilia den Whatsapp a modan zegoen. Izugarrizko "boom" a izan zen aplikazio hau gizartean. Ordura arte mugikorrak deien edo sms bidez soilik komunikatzea ahalbideratzen zigun, orain ordea gure aukerak zabaldu egin ziren. Gainera, edonoiz, edonon eta edonorekin dohan hitz egiteko aukera ematen zigun eta baita argazkiak, musika nahiz bideoak elkarren artean trukatzekoa ere. Neska edo mutil, gazte nahiz heldu guztien eskuetara iritsi da Whatsapp a, eta askori ia ezinezkoa egiten zaigu aplikazio hau gabeko mundu bat imaginatzea oraintxe bertan.



Baina mugikorrean Interneta izateak ez zekarren abantaila hau soilik. Behar izan ezkero edozein informazio mota bilatzeko aukera duzu, baita bideoren bat edo ikusteko aukera ere, eta bestalde, edozein aplikazio mota deskargatu eta erabiltzea. Nire kasuan aplikazio erabilienak Instagram, Twitter, eguraldi iragarpenak egiten dituzten aplikazioak... bihurtu ziren. Hauen aukeraketa egiterako garaian mutil eta nesken artean desberdintasunak aurki ditzakegula esan daiteke. Dakidanaren arabera, mutilen mugikorrak hartu ezkero, gehiengoak, kirolekin eta jokuekin erlazionatutako aplikazioak izango ditu bertan. Mutilek entretenigarri modura mugikorrean instalatuta dituzten jokuetan jolasten aritzeko ohitura du. Neskek aldiz, nahiago dugu gure lagunen edo ezagunen argazkiak ikusten aritu eta gureak partekatu Instagram bidez, edo berriak jarraitu Twitter-aren bitartez.
Ordenagailuaren kontrola ere areagotzen joan zen nire kasuan behintzat. Internet ak ematen dizkizun aukera zabalak deskubrituz joan nintzen pixkanaka eta hainbat baliabideren onurak aprobetxatzen hasi nintzen. Bidaieien prezioak alderatzeko, Online bidezko erosketak egiteko, hainbat beherapen bilatzeko... tresna paregabea zela konturatuz,erabilera areagotu nuen.



Batxilerra atzean utzita, 2014-2015. ikasturtean Unibertsitatea etorri zen. Aurten bigarren urtea dudan Lehen Hezkuntzako Magisteritza graduan hasi nintzen. Eremu erabat berria deskubritu nuen hemen. Teknologiari dagokionez, harriturik geratu nintzen erabili beharko genituen interneteko orri nahiz aplikazio kopuruen berri izan nuenean. Lehenik eta behin, inork azalpenik eman ez zidan "eGela" famatua zegoen. Bat-batean irakasle guztiak eGela-z hitz egiten hasi zitzaizkigun honen nondik norakoa edo zertarako balio zigun azaldu gabe. Honi, G.A.U.R. aplikazioa ere gehitu zitzaion, beste tresna erabat ezezaguna. Baina ikasturtea hasi bezain laster atzean geratu nahi ez banuen behintzat, batean eta bestean saltseatzen hastea beste erremediorik ez zitzaidan geratu, eta gaur egun nahiko ondo moldatzen naizela uste dut nahiz eta orri batean nahiz bestean sartzen naizenero zeozer berria deskubritzen dudan. Bestalde, ikasleok ordenagailuen erabateko erabilera egiten dugu jada irakasgai guztietan bai ikasgelan eta baita hemendik kanpo ere.  Eta irakasleei dagokienez, hauek ere ia denek power pointak,  interneten aurkitutako hainbat artikulu, bideoak... ikusgai jartzen dizkigute proiektorearen bidez edozein momentutan. Hori ezinezkoa izango litzateke ordea teknologiaren alorraren inguruko ezagutzarik izango ez balute, baina urteak aurrera doazen einean,  teknologia aurrerapenak ere gehiago dira eta hezkuntza ere honi moldatzen ari dela ikusten dugu.


                              

                            


Ikasketetarako teknologia desberdinak erabiltzeko beharra beraz ez zen unibertsitatean igarotzen nituen ordetara soilik mugatzen. Etxean ere etengabeko erabilera egin behar izaten dut lanak burutzeko eta mugikorrean ere G.A.U.R. izeneko aplikazioa izateko beharra sentitu dut. Bestalde, korreo elektronikoari ere arreta gehiago izateko beharraz ere ohartu naiz, izan ere, edozein momentutan irakasleren batek edozerren berri emateko aukera du. 

                      
Beraz, gaur egungo egoerari begiratzen badiogu, nire hezkuntza metodologiaren eta oraingoaren artean desberdintasunak aurkitu ditzakegu. Ikusi besterik ez dago gaur egun 3 urteko ume batek ordenagailu baten, tablet baten, mugikor baten... aurrean hau manejatzeko erakusten duen abilezia. Era berean, Lehen Hezkuntzan ere jada Eskola 2.0 proiektua dela eta ikasle bakoitzak bere ordenagailu propioa du hainbat irakasgai aurrera eramateko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere ordenagailuen erabilera geroz eta handiagoa da eta irakasleak ere teknologiaren alorrean formatuz doaz.
Teknologia erabateko aldaketan dago, honekin batera mundua eta noski, HEZKUNTZAK ere aldaketa hauen aurrean beti prest azaldu behar du aurrera jarraitzeko, ahalik eta hobekien funtzionatzeko.